Udaro, Durangoko Udalaren udarako aisialdi proposamena

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 12a, 13:41

Durangoko Udalak herriko aisialdi elkarteekin elkarlanean udarako aisialdi eskaintza prestatu du. Ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean, bi hamabostalditan banatutako programa aurkeztu du. 

COVID-19ak eragindako ondorioak direla eta, Durangoko Udalak udara begira antolatutako aisialdi eskaintza birplanteatu behar izan du. Hori dela eta, azken asteetan bilera ezberdinak egin ditu herrian arlo horretan lanean aritzen diren eragileekin. Bileren asmoa durangar gazteenei aisiadlirako eskatzaintza bat proposatzea eta eragile guztiek segurtasun neurriak betetzea izan dira, besteak beste. 

Durangoko Udalak uda honetarako Udaro izeneko eskaintza antolatu du, 3 eta 14 urte bitarteko gazteentzat. Ekainaren 29a eta uztailaren 24a bitartean, bi hamabostalditan banatuko dira, eta hiru programa nagusi egongo dira.  Txiki Txoko (3-5 urte), hiri kanpamentua (6-10 urte) eta abentura (11-14 urte).

Udaleku hauen helburua, umeen artean euskara sustatzea, familiei kontziliazioan laguntzea eta egoera zaurgarrian dauden umeei laguntzea izango dira. Hori horrela, izena ematerako orduan, egoera hauek pairatzen dituzten haur eta familiek lehentasuna izango dutela azaldu dute udaletik. Hamabostaldi bakoitzak 90 euroko balioa izango du eta aurrematrikula ekainaren 15etik 18ra bitartean egin beharko da helbide honetan

Hala ere, Durangoko Udalak jakitera eman du udalarena ez dela herrian eskeiniko den alternatiba bakarra. Durangoko eskaintzak: 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!