Auto batek su hartu du Durangoko Gallanda kalean

Jone Guenetxea 2020ko eka. 1a, 21:24

Matxura mekaniko baten eraginez piztu da sutea.

Auto batek su hartu du Durangoko Gallanda kalean, 20:30ean, gaur. Ertzaintzak azaldu duenez, matxura mekaniko baten eraginez piztu da sua. Audi A4 ibilgailua kiskalita gelditu da. Suhiltzaileek sua amatatu dute. Ez da inor zauritu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!