Ordutik hona, dozenaka kontzertu eskaini dituzte, ehunka bidelagun egin eta hiru disko kaleratu. Hain zuzen ere, Oreka Ahula euren hirugarren lana aurkezten dabiltza azken hileetan. Gidabaimenik ez zutela hasi ziren kontzertuak eskaintzen, eta, inurri lana eginez, euren bidea urratzen dabiltza Euskal Herriko (eta Espainiar estatuko, zergatik ez) musika eszenan.