Ordutik, preso durangarra Euskal Herritik kanpoko kartzeletan egon dela nabarmendu zuten antolatzaileek, besteak beste.
Ekitaldi sentikorrean senide eta lagunek parte hartu zuten, eta besteak beste, bideo bat eskaini zen, eta zuzeneko musika ere egon zen. Preso durangarraren askatasuna eskatzeaz gainera, urtarrilaren 11n euskal presoen eskubideen alde Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin zuten antolatzaileek.
Giller Merino Picassenteko (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxean dago preso, Durangotik 650 kilometrora.