Giza kate jendetsua Durangon, urtarrilaren 11n Bilbora eta Baionara joateko deia egiteko

Aritz Maldonado 2020ko urt. 4a, 14:09

Euskal presoen eskubideen alde urtarrilaren 11n Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioetara joateko deia eginez, dozenaka lagunek giza kate mugikorra osatu dute Durangon. 

'Atera bidera. Orain presoak' lelopean, dozenaka lagun irten dira kalera euriari eta hotzari aurre eginez; Ezkurdin hasi, Durangoko alde zaharra zeharkatu, Ezkurdira itzuli eta argazki bat atera ostean amaitu da mobilizazioa.

Euskal presoei ezartzen zaizkien "salbuespen neurriak indargabetzeko" eskatu da mobilizazioan, presoak etxeratzeko oihuen artean. Horrez gainera, urtarrilaren 11n Bilbon eta Baionan egitekoak diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu diete bertaratutakoei. "Erronka erraldoi horretan parte hartzea dagokigu guztioi, konponbidearen, elkarbizitzaren eta preso, iheslari eta deportaturik gabeko herri baten alde. Orain ez bada, noiz egingo dugu?" adierazi dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!