Gorka Fraile preso durangarrari hirugarren gradua ezarriko diotela notifikatu diote

Aritz Maldonado 2020ko urt. 2a, 14:45

Albistea hainbat komunikabideetan zabaldu zen arren, gaur arte baieztapen ofizialik jaso barik zegoen durangarra.

Senideek ANBOTOri baieztatu diotenaren arabera, datorren astean zehar Fraile Iruñeko espetxera lekualdatuko dute, eta behin bertan dagoela jakinaraziko dizkiote hirugarren graduko baldintza zehatzak zeintzuk izango diren. 

Egun, Fraile El Duesoko (Kantabria, Espainia) kartzelan dago, bigarren graduan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!