Euskarazko literatura eta irakurzaletasuna bultzatu guran hainbat liburu banatzen ari da Berbaro

Anboto 2019ko abe. 16a, 18:18

'Zeuretzat da. Hartu, irakurri eta konpartitu!’ oharrarekin hainbat liburu ale banatzen ari dira Durangon; parkeetan, trenean, Plateruenean…

Ekimenaren helburua, euskarazko literatura sustatzea eta plazaratzea, eta irakurzaletasuna bultzatzea dira. Abenduaren 16an hasi eta 20ra bitartean topatu ahal izango dira liburuok Durangoko hainbat txokotan.

Era berean, euskarazko liburuak irakurri eta partekatzera animatu gura dituzte irakurleak. "Ukitu, zabaldu, liluratu…", azaldu dute Berbaro elkarteko kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!