[ARGAZKIAK] Etorkizuna nondik bideratu erabakitzeko aholkuak jaso dituzte Durangaldeko ikasleek

Anboto 2019ko abe. 12a, 15:57

Batxillergoa amaitu ostean zer bide hartu? Galdera gatx horri erantzuten laguntzeko Unibertsitate Orientazio Azoka antolatu dute gaur Jesuitak ikastetxean.

Hego Euskal Herriko eta Espainiar estatuko unibertsitate askotako adituak batu ditu, ikasleei zein gurasoei irekita egon den jardunaldiak. Goizean saio praktikoak egin dituzte. Arratsaldean, azoka antolatu dute unibertsitateetako postuekin.

Eguerdian, hitzaldia eskaini du Oier Bizkarra arkitektoak eta ikastetxeko ikasle ohiak. Parean zituen ikasleen adina zuenean, arkitektura ikasketak aukeratzera zerk eraman zuen kontatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!