Arrakasta borobila izan du Durangoko mintzodromoak

Ekaitz Herrera 2019ko abe. 3a, 10:18

Guztira 150 bat lagun batu ziren atzo Plateruenean, euskara praktikatu eta euskaraz bizitzeko lanetan sakontzeko. "Oso positiboa izan da atzokoa", azaldu du Irati Anakabe Durangaldeko Berbalagunen koordinatzaileak. "110 bat lagun" batu ziren atzo goizean, Durangoko Plateruenean antolatutako mintzodromoan, eta beste 35 inguru egon ziren arratsaldean. "Askotariko adina eta iritzia dutenen topaleku" izan da, eta "azken finean, euskarak batzen gaituela erakusten du", azaldu du Anakabek.

Iurretako Juan Orobiogoitia ikastetxeko ikasleak, eta, Durangoko Ibaizabal, Jesuitak eta Fray Juan Zumarraga institutuko ikasleak ere bertaratu ziren goizean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!