Mintzanet Sariak banatu dituzte Plateruenean

Maialen Zuazubiskar 2019ko aza. 24a, 20:16

Alberto Elejalde, Igone Leon eta Maider Olarra saritu dituzte. 

Gaur eguerdian VI. Mintzanet Sariak banatu dituzte Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Bertan, bidelari eta bidelagun onenak saritu dituzte. Aurtengoan, Bidelagun Onenaren saria Alberto Elejalde gasteiztarrak jaso du. Bidelari Onenaren saria, berriz, Igone Leon bilbotarrarentzat izan da. Aurten gainera, aipamen berezi bat egon da, eta Alemanian bizi den Maider Olarra donostiarrarentzat izan da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!