"Galderak ondo erantzuteko jakintza, irudimena, eta zortea beharko dira, baita umore puntu bat ere" azaldu dute Berbaro elkarteko kideek. Hirukoa lehiaketaren "beroketa-aldia" hiru astez luzatu da. Tabernetan utzitako kutxetan edo interneteko galdetegian hainbat gairen inguruko galderak erantzun dituzte 26 hirukotek. Hirugarren galdetegiko erantzunak domekara arte jasoko dira, ostean, azaroaren 25ean aste hauetan puntu gehien zein hirukotek lortu duen publikatuko dute Berbarokoek.
Galarako, baina, zerotik hasiko dira hirukoteak. "Galan parte hartzeko, hiru gauza egin behar dira: hirukotea osatzea, izena ematea eta azaroaren 28an, 20:30ean, Plateruenera gerturatzea".