Durangon hizkuntza eskubideak bermatzeko egin behar den "lan aldarrikatzaile" eta herritarra zelan antolatu pentsatzeko saioa egingo dute azaroaren 21ean Pinondo etxean. 18:30ean hasiko den hausnarketa saioaren helburua euskaltzaleen iritziak jaso eta aurrera begira proiektu berri bat martxan jartzea da. Hori horrela, euskalgintza munduan antolatutako kideei eta Durangoko herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Ekimenaren bultzatzailea Durangon euskalgintzan diharduten hainbat eragilek sortutako Guka taldea da.