Udalbiltzako zuzendaritza eta lehendakari berria izendatu dituzte Durangon

Anboto 2019ko aza. 16a, 14:04
Argazkia: @udalbiltza

Udalbiltzako ordezkariak San Agustin kultur gunean batu dira gaur goizean. Jabi Asurmendi Arakaldoko alkatea izendatu dute udal hautetsien nazio erakundeko presidente.  

Batzar honetan batzorde eragile berria izendatu dute. Asurmendi da presidente berria. Lehendakariordeak Pili Legarra Asteasuko alkatea (Gipuzkoa) eta Irantzu Antoñana Vianako zinegotzia(Nafarroa) dira. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!