Durangoko zebra-bideen argiztapena hobetzea eskatu du EAJk

Anboto 2019ko aza. 16a, 10:14

Bost egunean lau istripu gertatu direla gogoratu dute jeltzaleek.

Azken egunetako istripuen testuinguruan, jeltzaleek zebra-bideetako argiztapena hobetzea eskatu dute. Faustebidean eta Larrasoloetan proba moduan jarritako sistema gogora ekarri dute. "Led argiak dituen farola bat da eta autoak edo oinezkoak detektatzen dituenean argiaren intentsitatea indartu egiten da", dio EAJk. Neurri hau aurreko legealdian EAJk martxan jarritakoa dela azaldu dute prentsa oharrean. 

Bestalde, zebra-bideetako segurtasuna indartuko duten neurriez gainera, bide-segurtasunerako hezkuntza neurriak uztartuko dituen ekintza plana osatzea eskatu dio EAJk Gobernu Taldeari. Era berean, jarrera arriskutsuak saihesteko udaltzaingoaren presentzia handitzea eskatu dute. 



ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!