Tsunami Demokratikoak Behobian egingo duen ekimenera batzeko deialdia egin dute Durangon

Aritz Maldonado 2019ko aza. 12a, 12:29

Tsunami Demokratikoak Behobiako muga ixteko deia egin du. Sare sozialen bidez, Durangon ekimenera batzeko deialdia egin da. Arratsaldeko 17:00etan irtengo dira autoak, Tabiratik. Ahalik eta auto gehien eramateko dei egin dute. 

Gaur arratsaldean (azaroak 12) Behobiako muga ixteko deialdia egin du Tsunami Demokratikoak. Jonqueran (Herrialde Katalanak) bigarren protesta eguna duten honetan egin dute deialdia, hain zuzen ere. Katalunia bitan banatzen duen mugan 24 ordu baino gehiagoz itxi dute AP-7 autobidea.

Tsunamiak 18:00etarako egin du dei Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga ixteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!