Euskara eta Demografia Jardunaldia antolatuko dute Ibaizabal ikastolan

Jone Guenetxea 2019ko aza. 8a, 17:00

Jardunaldien antolatzaileek diotenez, "inguruko herrialde batzuk politika demografikoak bultzatzen ari dira aspalditik, baina Euskal Herrian ez da ezer nabarmenik egiten ari, eta egoera geroago eta larriagoa da".

Bilkuran, demografiagaz lotutako gaiak landuko dituzte: jaiotza, balioak, emigrazioa, sexualitatea, erotismoa, familia, umeen hazkuntza, etab. Hainbat hizlarik parte hartuko dute Ibaizabal ikastolan: Imanol Esnaolak (Gaindegia), Eguzki Urteagak (EHU), Felix Rodrigo Morak (Revolución Integral), Irune Muguruzak (Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria), Adrian Zelaiak (Ekai Center), Koldo Tellituk (Ikastolen Elkartea) eta Lurdes Imazek (EHIGE).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!