EH Bilduk bere hautagaitza aurkeztu du Durangon, San Agustin kulturgunean egindako ekitaldian

Anboto 2019ko aza. 6a, 19:26

Espainiar estatuko hauteskundeen atarian, koalizioak ekitaldia egin du gaur arratsaldean. Kongresurako hautagaiak bertan izan dira, tartean, Oskar Matute Bizkaiko zerrendaburua, eta Bizkaiko zerrendan bigarrena den Idurre Bideguren.

Bidegurenek, gizarteak aurrean duen “panorama” baloratu, eta EH Bilduren aldeko botoa eskatu du. Bere iritziz, Espainiar estatua gero eta jarrera “autoritarioagoa, antidemokratikoagoa eta zentralistagoa” ari da hartzen. 

EH Bildu aurkeztu dute “erabakitzeko eskubidea” Madrilen defendatuko duen indar politiko modura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!