Faxismoaren aurkako kontzentrazioa egin dute Durangon

Anboto 2019ko aza. 6a, 16:49

'Euskal Herritik ez dira pasako! Faxistak kanpora' lelopean hainbat gazte batu dira Santa Anako plazan. 

Goizean eskuorriak banatu dituzte Bizkaiko Vox alderdi ultraeskuindarreko kideek, eta tentsio uneak bizi izan dira alde zaharrean. Arratsaldean ere hauteskunde kanpainaren baitan eskuorriak banatuko zituztelakoan, Santa Anara hurbiltzeko deia zabaldu da sare sozialen bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!