Argazki honek inaugurazio ekitaldiko une bat islatzen du. Ander Lipus jende artean agertzen da, eta Galder Gaztelu-Urrutia momentu hori grabatzen.
Orain 15 urte, Landakoko eraikin eraberrituak ateak zabaldu zituen. Ehunka herritarri eskerrak, Plateruena kafe antzokia inauguratu zuten. Berbaro euskara elkarteak bultzatutako proiektua herriko elkarteentzako bizigune izateko bokazioz jaio zen. Harrezkero, areto honek milaka ekitaldi hartu ditu. Euskararen eta kulturgintzaren arnasgunea da.
Argazki honek inaugurazio ekitaldiko une bat islatzen du. Ander Lipus jende artean agertzen da, eta Galder Gaztelu-Urrutia momentu hori grabatzen.