Durangoko dantzariak orain 120 urte

Jone Guenetxea 2019ko urr. 25a, 16:30

Orain 20 urte, Kriskitin dantza taldeak Platillu Soinua izeneko dantza berreskuratu zuen Durangon. Ehun urte lehenago, Dantzari-Dantza, gorulari eta domingillo dantzekin batera dantzatzen zuten argazkian agertzen diren dantzari durangarrek. Lehenengo hirurak dantza ezagunak ziren, baina Platillu Soinua orain 120 galdu zen.

1801ean Guillermo Von Humboldt Durangon izan zen eta dantza hau deskribatu zuen. Partiturak ere jaso zituen. Durangoko Udal Artxiboan erreminten faktura agertzen da. 1886an Euskal Jaiak egin ziren Durangon. Ramon Iñurrietak aurkeztutako faktura bat gordeta dago. "Grabatutako eta nikelatutako zortzi txapa" dago idatzita fakturan

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!