[BIDEOA]: Kataluniarekiko elkartasunez martxa argitsua egin dute Durangon

Aritz Maldonado 2019ko urr. 18a, 08:58

Hamarnaka durangarrek martxa argitsua egin zuten eguen iluntzean, kataluniarekiko elkartasunez. 

Kataluniako prozesu subiranistaren buruzagien aurkako epaia gaitzesteko hainbat ekintza egin dira Durangaldean azken egunetan. ‘Autodeterminazioa ez da delitua’ lelopean deitu dituzte mobilizazio hauek. Eguaztenean, Durango lazo horiz betetzeko deia luzatu zuten, eta atzo martxa argitsua egin zuten.

Bestalde, zapatuan, Herrialde Katalanekiko elkartasuna erakutsiko duen argazki herrikoia aterako dute. Landakoko txosnagunean izango da, 18:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!