3. DBHko 20 ikaslek hartzen dute programan parte. Guztira 40 ikasle dira. Irailaren 27an heldu ziren Durangora eta urriaren 4an joango dira bueltan. Zapatuan Urkiola bisitatu zuten, astelehenean udaletxean egon ziren eta argazki rally bat ere egin zuten. Astelehen arratsaldean Izurtzaraino joan ziren.
Bisitekin jarraituz, gaur Gernikako Juntetxea eta Gernikako Arbola bisitatzeaz gainera, Gaztelugatxera joan dira. Ondoren Bakion hondartzan egoteko aukera izan dute. Bihar, Zarautzera joango dira surf ikastaro bat egitera, eta ostegunean, Bilbora Arte Ederren Museoa bisitatuko dute.