Durangora bueltan, su txikitan sortzen ari zen taldearen berri izan eta bertara batzea erabaki zuen. 15etik 17 urtera bitarteko 20 bat jokalarigaz hasi zuten lehenengo denboraldia. "Orduan dena ikasteko geneukan", gogoratu du Goretti Etxegibelek.
Urteurrena ospatzeko, 30 urte hauetan taldeko jokalari izan diren beteranoen topaketa egin zuten joan zen asteburuan, eta euren arteko partidu bat jokatu zuten Arripausuetan.