Hamarkada bat baino gehiago daramate ikasturtea modu horretara hasten. 560 bat ikaslek parte hartu dute. Lehenengo taldeak eratu eta talde lanean aritzean kontuan hartu beharreko alderdiak identifikatu dituzte; sustatu beharreko eta ekidin beharreko jokabideak, hain zuzen. Horiek kontuan hartuta aritu dira lanean. “Guretzako talde lanerako gaitasun hori oso puntu garrantzitsua da”, adierazi du Dani Irazola ikastetxeko zuzendariak.
Ondoren, taldeka landu beharreko gaia plazaratu dute. “Ikuspuntu soziala izan dezan saiatzen gara”, zehaztu du Irazolak. Pertsonen eta gizarteen arteko loturak landu dituzte, azken aldian Open Arms erakundearekin gertatutakoa abiapuntu hartuta. Material sinpleak erabiliz (kordelak, depresoreak…) elkartasuna adierazten duten zubiak eraiki dituzte.
Lanik onenak ikastetxeko patiora atera eta epaimahai batek ebaluatu ditu. Hauek dira aurtengo irabazleak etapaka: Oinarrizko LH–Mekanika, Batxilergo Zientifikoa euskaraz, Goi Mailako Zikloa–Informatika eta Erdi Mailako Zikloa–Mekanika.
Ikasturtean zehar beste hainbat erronka buruzko dituzte.