Uztailean, erosketak doakoak izateko aukera Durango Txartela erabilita

Markel Onaindia 2019ko uzt. 2a, 12:54

Hilaren 30era bitartean, Durango Txartela erabilgarri duten dendetan 100 eurora arteko erosketak doakoak izan daitezke, Dendak Bairen kanpainari esker.

Erosketa guztien artean, 40 doakoak izango dira. Erosketa tiketean ipiniko du, zoriak hala erabakita, doakoa izango den ala ez. Durango Txartela atera gura duenak Nafarroako Rural Kutxako edo Dendak Bai elkarteko bulegoan du aukera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!