Plastikoaren erabilpena murrizteko kanpaina garatu dute San Antonio ikastetxean

Markel Onaindia 2019ko eka. 19a, 12:00

Ikastetxean eta herrian plastikoaren erabilpena murrizteko helburuz Plastik-OUT izeneko sentsibilizazio kanpaina landu dute San Antonio ikastetxean. Aspalditik hainbat hondakin birziklatzen dute ikastetxean, eta orain "harago" joateko pauso bat eman dute, Oier de Arriba irakasleak azaldu duenez. Ibai eta erreketara plastiko gutxiago heltzea gura dute.

Ikasle eta langileen etxeetan asteburu batean plastikoaren kontsumoa gutxitzea zen asmo zehatza; ikasleei proiektua azaldu diete gelaz gela, eta gurasoei zein langileei ere bidali diete mezua, kanpainara batzeko intentzioagaz. Etxeetan batutako plastikoagaz eskulanak egin dituzte ikastetxean. 

Durangoko erakundeekin eta alderdiekin ere kontaktuan ipini dira, proiektua herrian zabaldu nahian. Eusko Jaurlaritzaren Aztertu programa barruko Ekinaren Astean garatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!