EH Bildu eta Herriaren Eskubideak atzo, ekainak 13, 2019-2023 legegintzaldirako gobernu akordioa adostu zuten Durangoko Udalean. Prentsa oharrean akordioaren berri eman dute bi alderdiek. Julian Rios, Herriaren Eskubidea/Elkarrekin Podemoseko bozeramailearen arabera, “sintonia ona izan da, eta adostasun ugari programa eta lehentasunak zehazterakoan”.
"Jakitun gara gu erreminta bat garela soilik, eta eragile, auzo eta jendearen inplikazio, berotasun, gauzak aldatzeko gogo eta lanarekin batera lortuko dugula Durango erreferente bilakatzea kudeaketa, parte-hartze eta elkarbizitzan”, esan du Ima Garrastatxuk.