Durangoko galdeketa

Erabaki plataformak "esperantzaz" itxaroten du Durangoko gobernu berriaren osaketa

Markel Onaindia 2019ko eka. 12a, 08:31

"Ilusioz itxaroten dugu gobernu berriaren eraketa, behingoz, trikimailu politikoen bitartez sei hilabetez geldirik egon den prozesuan aurrera egiteko", esan du estazioko galdeketaren aldeko taldeak oharrean.

Plataformak dio "esperantzaz" hartzen duela zapatuan Durangon eman daitekeen aldaketa. Hauteskundeak EAJk irabazi arren, EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak gobernua gehiengo osoz eratzeko aukera daukate. 

Erabakik udaleko agintariekin "ahalik eta arinen" batzartzea eskatuko du, eta Espainiako Gobernuaren ministro kontseiluari galdeketa egiteko baimena eskatzea proposatuko du. Izan ere, baimen horren tramitea hiru hilez luzatu ahal da. Beharrezko sinadurak batuta, duela sei hile onartu zen galdeketaren prozesuari ekitea, baina oraindik ez da kontsultarako datarik zehaztu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!