Durangoko airearen kalitatea neurtzeko estazioak bentzenoa eta beste konposatu lurrunkor batzuk ere aztertuko ditu

Jone Guenetxea 2019ko eka. 10a, 12:08

"Neurgailu horiek ezartzea erabaki da, bentzeno aztarnak detektatu direlako iaz Ingurumen Sailburuordetzak Durangoko estazio mugikor baten bidez eginiko airearen kontrolaren kanpainan", diote Ingurumen Sailetik

Bentzeno aztarnak aurkitu eta gero, Durangoko galdaketako bi enpresaren ekoizpen-prozesuan kokatu zuela emisioa baieztatu du Eusko Jaurlaritzak. "Nahiz eta detekatutako mailak urtean baimendutako mugako balioaren azpitik egon, hidrokarburo horren oinarriko emisioa zegoenez, Ingurumen Sailburuordetzak erabaki zuen Durangoko estazioan BTEX (bentzeno, tolueno, etilbentzeno eta xilenoa) etengabe neurtzeko beharrezko ekipamendua sartzea, hobeto kontrolatzeko".

Beraz, Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareak Durangon duen estazioak bentzenoaren eta beste konposatu organiko lurrunkor batzuen emisioei buruzko datuak eskainiko ditu, substantzia horietarako neurgailu berezia sartuta. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak prentsa oharrean albiste honen berri eman du.

Oharrean gaineratu dutenez, sarea hobetzeko programaren barruan, pasa den otsailean Durangon dagoen estazioan BTEXen analizatzaile automatikoa jarri zen; hura etengabe neurtzeko aukera ematen duela dio Jaurlaritzak. Orain arte, aparatuaren probak egiten jardun dute eta laster, konposatu organiko lurrunkor horien datuak argitaratzen hasiko dira Durangoko airearen kalitatearen estazioan, gainerako parametroekin batera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!