2019/06/13 20:00

Rio de Ororen aldeko elkartasun kontzertua, Zugazan

Rio de Ororen aldeko elkartasun kontzertua, Zugazan
Zugaza zinema, Durango

Hainbat estilo eta garaiko pelikuletako soinu bandak interpretatuko ditu hamasei musikarik osatutako taldeak Bart...Sax taldeak. Gainera, bitartean pelikulen irudiak proiektatuko dituzte.

Bartolome Ertzilla kontserbatorioak eta musika eskolak antolatuta, sarrerako dirua Rio de Oro elkartearentzat izango da, udan neska-mutil sahararrekin egingo duten lana diruz laguntzeko. Sarrerak 5 euroan daude salgai Zugaza Zinemako leihatilan, webgunean eta kutxazain automatikoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!