Orain 70 urteko Sanantonio jaiak Ezkurdi pilotalekuan

Markel Onaindia 2019ko eka. 10a, 09:06

Urkiolan jai handia ospatuko dute eguenean, San Antoniori omen egiteko. Urkiolako jaia da ezaguna gure artean, baina iraganean Durangon ere egiten zituzten ospakizunak. Horietako bat da argazkikoa, 1949koa, Ricardo Doliwak ateratakoa eta Jose Mari Uriarte historialariak utzitakoa. Irudiko boxeo lehia ekainaren 14koa da. 

Udal artxiboan gordeta dagoen egitarauak dio lau borrokaldi egon zirela; Beraza eta Diaz Bizkaiko txapeldunak, Tavirako Martinez Otxoa, Accion Deportivako Rodriguez, Artetxe lemoarra, Palacio de los Deporteseko Perez Palma, Ruiz Vallejo eta Accion Deportivako Guerra izan ziren borrokalariak.

Egun bererako, banda militarraren kontzertua, txirrindularitza proba eta pilota partiduak zeuden iragarrita. Ekainaren 16an jarraitu zuen jaiak, udal bandaren emanaldiagaz.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!