Durango Txartela erabiltzen dutenen artean 50 otordu zozkatuko dituzte

Markel Onaindia 2019ko eka. 4a, 13:00

Ekainean zehar 50 otordu zozkatuko ditu Dendak Bai elkarteak Durango Txartela erabiltzen duten kontsumitzaileen artean. Axpen, Herrian, Lupetzan, Paustan eta Zeron gosaltzeko 25 opari emango ditu Dendak Baik, eta Akebason, Gazteluan, Gran Hotel Durangon, Kobikan, Larrinagatxun eta Plateruenean bazkaltzeko edo afaltzeko beste 25 opari ere bai. 

 

Komertzioetan erosketa egitean, makinatik irteten den tiketean ipiniko du bezeroari saria tokatu zaion ala ez, eta zortea edukiz gero, Nafarroako Rural Kutxako bulegoan aurkeztu beharko da.

Oraindik Durango Txartela eduki ez eta erabiltzaile bihurtu gura dutenek, Dendak Bairen Askatasun etorbideko egoitzan, elkarteko kide diren komertzioetan eta Nafarroako Rural Kutxan egin ahal dute eskaria. Trukean, abantailak edukiko dituzte.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!