Berbarok 30 urte

“Gauza berriak egiten ditugu: jolasak, gaubelak...”

Jone Guenetxea 2019ko mai. 31a, 09:15

Ihintza Berasaluze Azpitarte ikasle durangarra. 

Zer moduz Itzartu taldean?
Urtebete daramat Itzartu gazte taldean, eta oso gustura nabil. Gauza berriak egiten ditugu: jolasak, gaubelak... Oso esperientzia polita da eta, gainera, euskara bultzatzen da. 

Udalekuetan ere ibili izan zara. 
Nire lehenengo udalekuak Mendigorrian izan ziren Berbarogaz, LH 4. mailan. Beldur apur bategaz joan nintzen, baina oso ondo pasatu genuen. Lagun berriak ezagutu nituen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!