Zein oroitzapen dakarkizu Berbarok?
Oroitzapen onak ekarten deustaz. Orain hogetaka urteetako kontuak. Batez be, ERAZ aldizkaritik euki dot nik hartuemona Berbarogaz. Lantaldeak be gertu gengozan eta gauza asko konpartidu izan doguz: bazkariak, batzar orduak, eta, batez be, barre asko (hasarreren bat be seguru). Horreek Santa Ana plazako tabernan konpontzen genduzan, tarteka kafetxoa hartzeko astia hartuta. Jende asko ezagutzeko aukera be emon eustan Berbarok.