Durangoko hautagaiek goizean eman dute botoa

Markel Onaindia 2019ko maiatzaren 26a

Hasi da hauteskunde eguna eta Durangoko alkategaiak goizean pasa dira euren mahaietatik. Dagoeneko eman dute botoa Mireia Elkoroiribek (EAJ), Ima Garrastatxuk (EH Bildu), Julian Riosek (Herriaren Eskubidea-Elkarrekin Podemos), Jesica Ruizek (PSE-EE) eta Aiala Egiluzek (PP).

ANBOTOk zuzeneko jarraipena egingo duarko egunez. Eguerdian lehen partaidetza datuen berri emango du, eta 20:00etatik aurrera herriz herriko datu guztiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!