Bertoko produktuekin egindako askaria eman dute Zabalarra eskolan

Karolina Suarez 2019ko mai. 22a, 15:54

Berton Bertokoa taldearen eskutik, eguenean, maiatzaren 16an, 250 merienda eman zituzten Zabalarran.

Bertoko produktuekin egiten duten bigarren askaria da. Gerturatu zirenek ondoko produktuak dastatu ahal izan zituzten: artisau ogi puska (Patxikobaso, Iurreta), urdaiazpikoa eta gazta (Basatxerri, Elorrio) eta jogurta (Errotik, Zornotza). Sasoiko fruta jateko aukera ere egon zen. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!