Durango Txartelagaz egindako erosketetan %5eko deskontu zuzena eskainiko dute

Markel Onaindia 2019ko mai. 13a, 16:49

Dendak Bai merkatari elkarteak bezeroei begirako ekintza bat iragarri du maiatzerako. Durango Txartelagaz eginiko erosketa guztietan %5eko deskontu zuzena emango dute elkartearen barruko dendetan.

Maiatzaren 31ra arte iraungo du eskaintza bereziak. Deskontua aplikatuko den erosketa bakoitzaren gehienezko balioa 500 eurokoa izango dela azaldu dute. Deskontua era automatikoan aplikatuko dute komertzioetan. Aurreko urteetan ere egin dute kanpaina, eta harrera ona ikusita errepikatzea erabaki dute.

Txartela egin gura dutenek, elkartearen bulegoan, dendetan zein Nafarroako Rural Kutxan eskatu ahal dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!