Berbarok 30 urte

Ekainaren 1ean egun osoko jai bategaz ospatuko dute Berbaro elkartearen urtemuga

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 7a, 13:28

Aurtengoa Berbarorentzat urte berezia da, 30 urte bete baitira Durangon Berbaro jaio zenetik. Urteurrenaren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte, tartean, ekainaren 1ko egun osoko jaia. Elkarteko kideek Durangoko euskaltzale guztiak gonbidatu dituzte. 

Egitarauari hasiera,12:30ean, emango diote bertso-poteo musikatuarekin. 15:00etan, bazkari herrikoia egingo dute Plateruenean. Bazkalostean, urteurreneko ekitaldia eta Durangoko hainbat sortzailek sortutako Ez gara menpeko perpausa ikuskizuna egongo da. Egunari amaiera Txirimoya Soundek girotutako poteoarekin emango diote. Berbaroko kideek jakitera eman dutenez, dagoeneko bazkarirako sarrerak salgai daude Plateruenean eta Anttonio´s tabernan.

Aurretik, berriz, hainbat ekintza egongo dira. Maiatzaren 12ean, esaterako Erradikalak gara ikuskizuna izango da Plateruenan 20:00etatik aurrera. Biharamunean, 17:00etan Txoborro magoa egongo da kafe antzokian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!