Durangon auzotaxi zerbitzua martxan jartzea eskatu du Herriaren Eskubideak

Maialen Zuazubiskar 2019ko api. 25a, 12:06

Auzotaxi zerbitzua jartzeko eskatzean gain, Nagusien Herri Kontseilua sortzea proposatu du Herriaren Eskubideak.

2016ko apirilean Herriaren Eskubideak auzotaxi zerbitzua martxan jartzeko proposatu zuen Herriaren Eskubideak. 2018ko uztailean, berriz, auzotaxi zerbitzu baterako proposamena udaleko batzordean aurkeztu zuen alderdiak eta diru-laguntzak zehazteko ideiak plazaratu zituzten.

Zerbitzu horren bidez, mugikortasun arazoak dituzten pertsonen eta Durangoko gune ezberdinetan bizi diren nagusien arteko mugikortasuna bermatzea gura dute, eta "ezinbestekoa" jotzen dute lehenbailehen jartzea. "“Beharrezkoa dute bizilagun hauek auzotaxi zerbitzua izatea, euren auzoetatik anbulategira, Udaletxera edo Nagusien Egoitzara hurbildu ahal izateko", adierazi du Julian Riosek. Bestalde, Riosek EAJ eta PSEk osatzen duten gobernu taldearen "geldotasuna" salatu du.

Nagusien Herri Kontseilua
Horrez gain, Herriaren Eskubideak hirugarren adinekoen eskakizunak Durangoko Udalak entzun ditzan, Nagusien Herri Kontseilua sortzea proposatu du.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!