Izan ere, Hostaizka Sainz irakasleak dio gaur egun unibertsitateek eta enpresek pertsonaren lanerako gaitasuna ere hartzen dutela kontutan. "Duela 50 edo 100 urteko eskola eredua aldatu egin behar da, gazteen gaitasunak desberdinak izan behar direlako. Lehen ezagutza handia eduki behar genuen buruan; orain, ezagutza eduki behar duzu baina baita bilatu eta arrazoitzeko gaitasuna ere", azaldu du. Ariketagaz, gazteek gaur egun duten hizkuntzara eta bizimodura hurbildu gura izan dute.
Gainera, ingurumenaren aldeko kontzientzia piztea ere izan da asmoa, eta probak gai horrekin lotu dituzte. Save the planet izena jarri diote irakasleek prestatutako ekimen berritzaile honi.