Jaiki Hadi elkarteak osatutako gaixo larrien zerrendan 21 preso daude, eta tartean Gorka Fraile durangarra dago, besteak beste. Bestalde, Asier Aginako durangarra urtarrilean askatu zuten, ebakuntza zail bat eduki ostean.
Sarek deituta, gaixotasun larriak dituzten presoen etxeratzea eskatuko dute domekan Durangon. Zeharkaleko eta Andra Mariko zubiak lotuko dituen elkarretaratze bat egingo dute, 13:00etan. Apirilaren 7a Osasunaren Nazioarteko Eguna da, eta horren harira deitu dute mobilizaziora.