Ibaizabaleko irakasleek bideoklipa grabatu dute Korrikaren alde

Maialen Zuazubiskar 2019ko api. 2a, 09:58

Bideoklika bideoklip lehiaketa martxan jarri dute Ibaizabal Ikastolan. Beraien lana aurkezten lehenengoak bertako irakasleak izan dira.

Gainera, irakasleek bideoklip lehiaketan parte hartzera gonbidatu dituzte ikasleak. Parte hartu gura duten ikasleek beraien lanak apirilaren 5a baino lehen bidali beharko dituzte euskalgintza@ibaizabalikastola.eus helbidera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!