EH Bilduk Durangoko Udalean gobernatuz gero hainbat neurri hartuko lituzketela jakitera eman du. Lehenengo neurria koalizioko alkateak 73.823 euro kobratzetik, 42.000 € gordin kobratzera pasatzea litzateke, soldata ia erdira jaitsita. Bigarren neurria, berriz, zinegotzien liberazioak 54.000 eurotik 33.000 eurora murriztea dela esan dute. Horrez gain, dietetatik ere dirua aurreztea proposatzen dutela adierazi dute, urtero 31.920 euro aurreztuz. “Gure gobernuaren lehenengoko neurriak 500.000 eurotik gora aurreztuko ditu, ludoteka, Gazteleku eta gazteen emantzipaziorako bideratuko direnak”, adierazi du Ima Garrastatxu Durangoko EH Bilduko alkatetzarako hautagaiak.