Aurten 16.000 bisitari izan dituzte, iaz baino 4.000 gutxiago. Elkarteak adierazi du barikuan igarri zutela beherakada; beraz, martxoaren 8ko grebak eragina eduki zuen. Hala ere, parte hartu zuten 31 merkatariak asebeteta geratu direla dio Dendak Baik. "Durangarren eta eskualdeko beste herri batzuetako auzokideen egutegietan bere lekua duen ekitaldi bat dela esan daiteke".