Durangoko EAJk inkesta bat banatuko du, herritarren iritzia eta ekarpenak jasotzeko

Markel Onaindia 2019ko mar. 14a, 09:15

EAJk inkEsta bat banatuko du datozen egunotan, herritarren iritzia eta ekarpenak jasotzeko. Galdetegia posta arruntez zein potsa elektronikoz bidali ahalko dute herritarrek. Mireia Elkoroiribe alkategaiak iritzi guztiak erantzuteko konrpomisoa hartu du, jeltzaleek azaldu dutenez.

2017an Durango Helburu izeneko prozesua ipini zuen martxan EAJk, eta bertan herriko 120 pertsonak parte hartu zuten. Hortik, 120 ideia atera zituzten. Bigarren fase batean, herriko 50 elkartegaz hartuemana izan du Elkoroiribek. Orain, herritar guztiei zabaluko die iritzia emateko aukera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!