Barne sailak garatutako azken planak "porrot" egin duela diote, eta negoziazioa eskatu dute. Ikerketa atala "txiki-txiki" eginda dagoela ohartarazi dute, eta hiri segurtasuneko lan taldeak ere "maila oso baxuan" daudela. Euren arabera, "Ertzaintzan inoiz ez da gertatu halakorik".