Beste finalistak hauek izango dira: Donostiako Harri-Berri Oletako Gurasoen Euskara Batzordea, Gasteizko Amets Gaiztoak ikasle taldea eta Getariako Artzape euskara elkartea. Edurne Azkarateren gidaritzapean, hizkuntza-praktika ekologikoen gaiarekin lotutako bost proba berri burutu beharko dituzte taldeek. Irabazleak 3.000 euro jasoko ditu, eta Kurutziagako ikasleek bideo honetan azaldu dute zertarako erabiliko luketen.
Orain arte jokatutako lehen fasean Euskal Herriko 27 taldek parte hartu dute. Kutxa Ekoguneak bultzatutako proiektua da Euskararen Ginkana, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean, euskara sustatzeko helburuz.