Elkoroiribe zerrendaburu duen Durangoko EAJk hauteskunde lokala zabaldu du ekitaldi bategaz

Anboto 2019ko ots. 28a, 19:30

Artekalean zabaldu dute hauteskundeak bitarte “elkargune” izan gura duen lokala. Hainbat militante eta herritar batu dira ekitaldian. Ander Gorrotxategi Durangoko EAJren presidenteak Xabier Arzalluz hilberria izan du gogoan, eta bere aldeko minutu bateko isiluneagaz hasi dute ekitaldia.

Mireia Elkoroiribe alkategaiak adierazi du “elkargune“ izateko asmoz zabaldu durela lokala. Durangoko zerrendakide ugariz gainera, Jon Darpon osasun sailburua ere egon da ekitaldian Elkoroiriberi babesa emateko. Alkategaia Darponen kabineteko burua izan da orain arte, eta eskerrak eman gura izan diskio. Esan du “penaz” utziko duela ardura, baina uneotan “Durangogaz betebeharra“ duela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!