Asepeyok Durangon duen zentroko zuzendari Igor Sotak azaldu du orientazioa eta aholkularitza jorratuko dituztela merkatari autonomoekin. Dendak Baigaz sinatutako akordio honek, "Asepeyok tokiko agenteekin duen konpromisoa" erakusten duela uste du.
Dendak Baiko presidente Alex Palaciosek esan du sarritan "autonomoak ahaztu" egiten ditugula, eta hitzarmena hori saihestera datorrela.