Herri asanbladara deitu du Durangoko EH Bilduk otsailaren 28rako

Karolina Suarez 2019ko ots. 25a, 16:17
EH Bilduko auzo batzarra artxiboko iruditan

Maiatzeko udal hauteskunde programa osatzea izango da asanbladaren helburua. Bilera 18:30ean izango da San Agustin Kultur gunean.

 

Bestalde, eguaztenean, otsailaren 27an, auzo bilera egingo dute Murueta Torre, Ibaizabal eta Landakoko auzokideekin, 19:00etan Landako Eskolan. Auzo bileran, aurreko asanbladetan jasotako arazoei irtenbideak eman eta herri programan txertatzeko proposamenak landuko dira.

Herritarren ekarpenak, ardurak eta ideiak jasotzeko asmoz deitutako auzo asanbladan, aparkaleku faltaz, LESAren erabileraz, auzorako espazioez eta berdegune berriez hitz egingo dute, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!